X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Bertako basoak berreskuratzeko zuhaitz landaketa (1. fasea)

2021-03-06 by aizuaiz Leave a Comment

Gaur ekimen berezi batean parte hartzeko aukera izan dut: Itsasoko natur ondarearen kontserbaziorako zuhaitz landaketa.

Jarduerari hasiera emateko, San Lorentzo ermitarantz abiatu gara, han baitaude Itsasoko Udalak baso autoktonoa berreskuratu eta mantentzeko erosi zituen 10.5 hektareak. Proiektua gauzatzeko Aranzadi Zientzia Elkartearen lana eta udalerriko boluntarioen laguntza izan dira.

Zona de la plantación (Itsaso, San Lorenzo)
De camino de Itsaso a San Lorenzo
Personas voluntarias de Itsaso
Señal de camino de Itsaso a San Lorenzo

Landaketa-eremura hurbiltzen ginen bitartean, Mikel Etxeberriak (habitaten kartografia eta flora mehatxatuaren kontserbazio, jarraipen zein kultiboan espezializatutako biologoa) basoak zaintzearen garrantziaz eta gure inguruneko berezitasunez hitz egin digu.

Zergatik kontserbatu edota leheneratu behar dira basoak?

Mikelek kontatu digun moduan, basoa zuhaitzez estalitako eremua da, tokian tokiko espeziez osatutakoa, egur hila eta hainbat adinetako zuhaitzak dituena. Hauen garrantzia ezinbestekoa da krisi klimatikoari aurre egiteko eta osatzen duten ezinbesteko funtzioa bost arrazoietan laburbildu daiteke:

  1. Biodibertsitatearen gordailu dira.
  2. Lurzorua eta ura babesteko ezinbesteko ditugu. 
  3. Karbonoa xurgatu eta klima erregulatzen dute.
  4. Hainbat produktu eskaintzen dizkigute: egurra, produktu jangarriak, aziendarentzako bazka, osasungintzarako osagaiak, kosmetikoak egiteko lehengaiak, lanabesetarako edota eskulangintzarako hainbat material…
  5. Balio espirituala eta aisia balio handia ere badute.

Zoritxarrez, baso autoktonoak eta, ondorioz, biodibertsitatea, gutxiagotzen ari da. Aipatu digunez, baso naturalen presio garrantzitsuenak habitat suntsiketa eta lur erabileraren aldaketa dira.

Itsaso inguruan egindako landaketak

San Lorentzo 600-700 metrotik behera dagoenez, hariztiak behar luke bertan nagusi.

Hariztiek klima baldintza heze eta leunak behar dituzte, hotz handirik gabeak; ondorioz, haranak eta eguterako magalak dituzte gogoko. Hariztiak ez dira bereziki ilunak izaten; ondorioz, oihanpe oparoa izaten dute.

Baldintza horiek kontuan hartuta, espezie autoktonoetako 2.700 zuhaitz landatu dira:

  • 1.400 haritz kandudun
  • 300 gaztainondo
  • 300 gereziondo
  • 275 ezki hostozabal
  • 275 astigar
  • 100 lizar
  • 50 pago
Plantación en la zona de Itsaso (Gipuzoa)

Landaketak taldeka egin dira, baso heterogeneagoa lortzeko asmoz. Hariztiek Gipuzkoako basorik anitzenak eratzen dituzte eta laster gune hau ere gure inguruko biodibertsitatearen lekuko izatea espero dugu.

Aizpea lista para plantar árboles autóctonos

Filed Under: Kategoria gabea

Reader Interactions

Aizpea Lasa Muxikak idatzia — Iraunkortasunean espezializatutako diseinatzaile grafikoa.
Nire eduki guztiak emailez jaso nahi? →


Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2023 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS