X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Mundu berde, atsegin eta oparoago
batekin konprometitutako markentzat
diseinu grafiko jasangarria

Urteaga-Urkulegi marmelada ekologikoen ontzien diseinu jasangarria
Gesala xaboien marka diseinua
Egurrezko mahai baten gainean koaderno bat eta hainbat inspirazio irudi daude.

Negozio etiko bat baduzu, badakizu esperientziagatik lan egiteko modu desberdinak daudela.

Eta batzuek besteek baino eragin handiagoa dutela ingurumenean eta pertsonengan.

Diseinu grafikoa ez da salbuespena.

DISEINU GRAFIKO JASANGARRIA:

Sortu marka inspiratzaile bat,
ingurunea eta pertsonen ongizatea zainduz

Diseinu grafiko tradizionalak zure sektorean nabarmentzen, eskaintzen duzuna baloratzen duten pertsonak erakartzen eta salmentak hobetzen laguntzen badizu, diseinu grafiko jasangarriak hori guztia planeta eta bertako biztanleak errespetatuz egiten du.

Ekonomia zirkularra

Zein dira honen
(zorioneko) ondorioak?

Planeta eta bertan bizi
direnak babesten dituzu:

Ez bakarrik zure produktu edo zerbitzuekin, baita haiek komunikatzeko moduarekin ere.

Koherentzia erakusten duzu:

Koherentea zara zure printzipioekin, eta zure material eta pieza grafikoetan erakusten duzu: webgunea, ontziak, txartelak…

Diseinu iraunkorrak
lortzen dituzu:

Denboran irauten duten diseinu estrategiko, eder eta atenporalak lortzen dituzu.

Gastuak murrizten dituzu:

Alferrikako baliabideak erabiltzea saihesten duzu, eta epe laburrera inbertsio berriak egitea ekiditen duzu.

Merkatu etikoan
desberdintzen zara:

Oraindik diseinu grafiko iraunkorreko tresnak erabiltzen ari ez diren marka konprometituen artean nabarmentzen zara.

Zure balioekin bat datozen bezeroak erakartzen dituzu:

Munduaz zure ikuspegi bera duten eta egiten duzuna eta nola eskaintzen duzun baloratzen duten pertsonak konkistatzen dituzu.

Ikusten duzunez, diseinu grafiko
jasangarria craft bilgarri, tinta berde
edo hazi-paperetik haratago doa.

BERAZ, ORAIN BESTE MODU
BAT DAGOELA DAKIZUNEZ…

Zer iruditzen zaizu zure proiektuaren atzean dagoena erakutsi eta zure marka-etika azaleratuko duen diseinu bat sortzen badugu?

Arrondo eta Asimov marken diseinua

Horrela lortuko dugu zure aztarna
gutxitu eta zure lana ezagutaraztea,
diseinu iraunkorrari esker:

o1

Branding kontzientea

Diseina dezagun zure negozioaren esentzia eta balioak adieraziko dituen marka eta ikus-nortasun emozional, kohesibo eta inklusiboa.

o2

Packaging arduratsua

Nabarmendu ditzagun zure produktuak ontzi eder, irisgarri eta ekologikoen bidez, “gutxiago da gehiago” ikuspegia erabiliz.

o3

Unboxing koherentea

Zabal dezagun zure marka etikoaren esperientzia bidalketa-pakete jasangarrien bidez, zure produktuak etxean jasotzeko unea are magikoago bihurtuz.

3ak 1

Zerbitzu osoa

Finkatu dezagun zure negozioa marka arduratsu gisa, branding, packaging eta unboxinga bateratuz, diseinu iraunkorreko irizpideen bidez.

ZURE ZERBITZUEI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI DUT

aizuaiz: diseinu grafiko jasangarria zure
negozioan txertatzen laguntzen dizut.

Aizpea naturaz inguratuta
Muxika marmelada ekologikoaren kristalezko ontzi errektangularra

Aizpea naiz (Aiz, laburtzeko), diseinu grafiko
iraunkorrean espezializatua eta ontzi ekologikoak
sortzearekin maitemindua.

Ikasketak amaitu eta erreferenteak bilatu nituenean krisi moduko bat izan nuen: miresten nituen diseinu-agentziek guztiz etikoak ez ziren markekin lan egiten zutela eta ingurumena eta pertsonak kontuan hartzen ez zituzten material eta prozesuak erabiltzen zituztela ohartu nintzen.

Lan filosofia horretatik kanpo sentitzen nintzen. Deskonektatuta.

Orduan, nire printzipioei traizio egin gabe nire pasioan lan egin nahi banuen beste bide bat bilatu behar nuela ulertu nuen.

Isla portzelanazko belarritako markaren bilgarri ekologikoa

HORRELA AURKITU NUEN
DISEINU GRAFIKO JASANGARRIA.

Momentu hartatik, negozio arduratsuen sortzaileei laguntzen diet tresna honen bidez egiten dutena aditzera ematen. Euren markak egiten duten lanaren kalitatea islatu eta jende gehiagorengana irits daitezen, balio soziala indartuz eta ingurumen-aztarna murriztuz.

Diseinu grafiko jasangarria zure markan aplikatzearen emaitzak:

Diseinu grafiko jasangarria zure markan aplikatzearen emaitzak

“
Goierri mailan lan egitetik estatu
osoko eskariak jasotzera pasa gara.

Urte batzuk generamatzan bezero leialekin lanean, ahoz ahozkoa oinarri hartuta, baina gure proiektua ezagutarazi eta gertuko zirkulutik haratago zabaldu nahi genuen. Aizpeak proiektuaren hasi-hasieratik primeran orientatu gintuen eta behar zen denbora hartu zuen dena perfektu geratu arte. Marka eta web orria munduratu genituenetik, oso emaitza positiboak lortu ditugu, bai negozioaren irudi mailan, baita bezeroen gehikuntzan ere.

MARIJO GOITIA, ITSASKAN

Diseinu grafiko jasangarriak ni adina
konkistatu bazaitu, zergatik ez duzu
zure proiektuan integratzen?

Liburu eta koadernoak

Hemen azpian zure emaila utz diezadakezu, eta hilean behin diseinu grafiko jasangarriari buruzko ideiak eta adibideak bidaliko dizkizut. Bat egin nahi?




Fitxategiaren arduraduna: Aizpea Lasa Muxika. Helburua: harpidetza honetarako alta kudeatzea eta aldizkako e-mailak bidaltzea, doako edukiekin eta nire eta hirugarrenen produktu/zerbitzuen eskaintzekin. Legitimazioa: zure onespenari esker. Hartzailea: Acumbamail. Eskubideak: sartu, zuzendu, mugatu eta ezabatu zure datuak info@aizuaiz.eus helbidera idatzita. Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, irakurri Pribatutasun Politika.

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2025 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS