• Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
  • Niri buruz
  • Bloga
  • Kontaktua
  • Komunitatea

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

KAIXO!

Aizpea
naiz

NEGOZIO POLITT, AUSART ETA JASANGARRIZ BETETAKO HERRITXO BATEAN JAIO IZANAREN ZORTEA DUT.

Gogo, lan eta ilusioz eraikitako proiektuez josita dago Itsaso (Gipuzkoa), atzean istorio hunkigarri, eraldatzaile edo dibertigarriak dituzten horietakoak.

Diseinu ikasle nintzela, negozio horietan inspiratzen nintzen proiektuak garatzeko.

Denek zuten desberdintzen zituen zerbait, eta berezitasun horiei tiraka marka esanguratsuak sortzen ikasi nuen: atzeko esanahia adierazi eta ikusleekin lehen begiradan konektatzen dutenak.

Pixkanaka, marka on batek izan dezaken eraginaz jabetu nintzen, baina nire inguruko negozioen ikuspuntua bestelakoa zen.

Produktu edo zerbitzu bikainak eskaini arren, diseinuaren mundua ez zuten eurena sentitzen, enpresa handien ereduak bakarrik ezagutzen baitzituzten.

Ekintzaile hauek, enpresa handiei aurre egiten saiatzeko prezioak jaisten zituzten, euren istorioa eta eskaintzen zutenaren balio infinitua erakustearen ahalmena ezagutu gabe.

Norbere ekintzen eragina kontuan hartu gabe etekina bakarrik bilatzen duten enpresen aurrean, negozio arduratsuek indarra hartu behar dutela sinesten dut.

Horregatik, behin ikasketak bukatuta, ibilbide tradizionala alde batera utzi eta negozio propioa hastea erabaki nuen, nire nortasun, balio eta helburuekin bat zetozen proiektuak diseinuaren bidez bultzatzeko asmoz.

Ordutik, negozio eraldatzaileei laguntzen diet kolore, forma eta tipografien bidez, euren izaera errepikaezina ezagutarazi eta salmentak hobetzen.

“

Bezeroen hitz politak


Urte batzuk generamatzan bezero leialekin lanean, ahoz ahozkoa oinarri hartuta, baina gure proiektua ezagutarazi eta gertuko zirkulutik haratago zabaldu nahi genuen.

Aizpeak proiektuaren hasi-hasieratik oso ondo azaldu zigun gaia nola planteatu, primeran orientatu eta behar zen denbora guztia hartu zuen dena perfektu geratu arte.

Marka eta web orria munduratu genituenetik, oso emaitza positiboak lortu ditugu, bai negozioaren irudi mailan, baita bezeroen gehikuntzan ere. Goierri mailan lan egitetik estatu osoko eskariak jasotzera pasa gara, bultzada handia eman diogu negozioari.

MARIJO — ITSASKAN

“

Bezeroen hitz politak


Aizperekin lan egin aurretik gure kabuz sortutako irudi eta bloga geneuzkan, baina ez genituen emaitzak eskuratzen, eta guztiz galduta sentitzen ginen.

Prozesu osoan nabarmendu diren gertutasuna, profesionaltasuna eta edozein zalantzaren aurrean izandako jarrera positiboa azpimarratuko nituzke, Aizpea beti laguntzeko prest azaldu zaigu.

Orain, gure zerbitzuen inguruko informazioa modu atsegin, ordenatu eta irisgarrian zabaltzen laguntzen digun marka eta webgunea ditugu. Jendeari ikaragarri gustatzeaz gain, gurekin harremanetan jarri diren bezeroen kopuruak gora egin du.

ARANTZA — IBUR

Zuk ere balio erantsi handia duzu eskaintzeko.

ERAKUTS DIEZAIOGUN MUNDUARI
© Aizpea Lasa Muxika · Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika  ·
MARKA ESANGURATSUA ERAIKITZEKO INSPIRAZIOA JASO NAHI DUZU? EMAN IZENA KOMUNITATEAN

Copyright © 2021 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS

Kaixo! Pozten naiz zu hemen ikusteaz. Jakinarazten dizut cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditudala zure web esperientzia hobetu, nabigazio ohiturak aztertu eta estatistikak ateratzeko.OnartuUko eginInfo gehiago