• Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Ingurunea arriskuan jarri gabe
irtenbideak eskaintzen dituen diseinu grafikoa

Diseinu on bat jasangarria baita
Aizpea irribarretsu Pott keramika estudioko edalontzi bat hartzen
Pott keramika estudioaren marka portzelanazko bi edalontziren gainean

Zure markarekin hasi berria izan zein enpresa finkatua izan, zerbitzuak eskaini zein ohiko merkataritza edo online denda bat izan, webgunea berritu zein interneten erosketa esperientzia ahaztezina sortu nahi izan…

Diseinu grafiko jasangarria
zuretzat da.

Diseinu grafiko jasangarriko zerbitzuak zure
negozio etikoaren fase guztietarako:

o1 fasea

Marka eta ikus-nortasunaren sorrera edo birdiseinua,
irizpide jasangarriekin.

OM arkitektura markaren diseinua eta kolore paleta bat Aizu Aiz estudioan

Eskuratu zure proiektuaren izaera islatzen duen marka eta ikus-nortasunaren diseinua (marka estrategia, logotipoa, kolore-paleta, tipografiak eta marka eskuliburua), zure lanaren kalitatea azaleratuz publiko egokia erakartzeko.

HONELA LAN EGITEN DUT:

Diseinu iraunkorra eta atenporala sortzen dut, erabaki txiki bakoitza kontuan hartuta, bere aplikazioa ingurumenarekiko errespetuzkoa izan dadin. Adibide batekin ikus dezazun: hautatzen dugun koloreak zure diseinua aplikatzen duzunean erabil dezakezun tinta zehaztuko du. Eta, ia gauza guztietan bezala, aukera batzuk besteak baino ekologikoagoak dira.

HAS GAITEZEN MARKAREN DISEINUAREKIN
o2 fasea

Ontzien, bilgarrien eta material korporatiboen diseinua
“gutxiago gehiago da” ikuspegiarekin.

Isla eta Urteaga-Urkulegi marken bilgarri ekologikoak

Eskaini esperientzia gogoangarria, xehetasunei jartzen diezun arreta erakutsiz, ontzi, bilgarri eta gainontzeko material korporatibo (txartelak, panelak, eskuorriak…) jasangarrien bidez.

HONELA LAN EGITEN DUT:

Emisioak kontuan hartuta eta behar diren baliabideak bakarrik erabiliz diseinatzen ditut zure materialak. Zure bezeroak positiboki harrituko dira jasotzen dituztenean, eta, azken kudeaketaren unean berrerabili, konpondu, konpostatu edo birziklatzeko aukera izango dute.

ONTZI, BILGARRI ETA MATERIAL EKOLOGIKOAK NAHI DITUT
o3 fasea

Zure balioekin lerrokatutako webgune
edo online dendaren diseinua.

Zura eta Batera Endovet webguneen diseinua

Lortu zure markaren izaera eta balioekin bat datorren eta erakarri nahi dituzun bezeroekin emozionalki konektatuko duen webgune edo online denda bat, energia berriztagarrien bidez elikatua.

HONELA LAN EGITEN DUT:

Zure webgunea edo online denda zure markaren erakusleiho bat baino gehiagoan bilakatzen dut, bezero egokiengan interesa sortuz, karbono aztarna digitala murrizteko erabakiak jarraituz eta elementu irisgarriak
eta integratzaileak sustatuz.

SOR DEZAGUN WEBGUNE JASANGARRI ETA INKLUSIBO BAT
3ak 1

Online dendetarako pakete osoa: marka,
bilgarri eta webgunearen diseinua.

Goierriko Azoka online denden diseinua eta bidalketa kaxa

Aprobetxa ezazu online denda gisa 10eko erosketa-esperientzia batekin bereizteko aukera, zure bezeroak produktu bat orgatxora gehitzen duen momentutik etxean irekitzen duen une magikora arte.

HONELA LAN EGITEN DUT:

Oraindik enpresa gutxi ari dira bezeroen erosketa-esperientziari garrantzia ematen, merkataritza digitalerako funtsezko garaia den honetan. Eta are gutxiago irizpide jasangarriak kontuan hartuta. Horregatik, aurreko hiru zerbitzuak batu ditut, online erosketa-prozesu bikaina eskain dezazun.

NIRE EROSKETA ESPERIENTZIAREKIN BEREIZI NAHI DUT

Ikusten duzunez, denbora eta erabaki garrantzitsu asko daude benetan jasangarria den diseinu grafiko baten atzean.

Ordenagailua eta gosaria logela goxo batean

Berri on bat dut: zure markan aplikatzen hasi nahi baduzu, inoiz baino errazagoa da.

Utzidazu zure helbide elektronikoa, eta hilean behin zure proiektuan diseinu grafiko jasangarria txertatzeko adibide eta ideia inspiratzaileak bidaliko dizkizut.

Zer diozu, batu nahi?



Fitxategiaren arduraduna: Aizpea Lasa Muxika. Helburua: harpidetza honetarako alta kudeatzea eta aldizkako e-mailak bidaltzea, doako edukiekin eta nire eta hirugarrenen produktu/zerbitzuen eskaintzekin. Legitimazioa: zure onespenari esker. Hartzailea: Acumbamail. Eskubideak: sartu, zuzendu, mugatu eta ezabatu zure datuak info@aizuaiz.eus helbidera idatzita. Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, irakurri Pribatutasun Politika.

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2022 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS