Branding eta web diseinua
Kai Sushi Bar jatetxe japoniarrarentzat
Donostian kokatutako Kai Sushi Bar jatetxeak Japoniako gastronomiaren ikuspegi propioa luzatzen dizu, teknika eta zaporean nabarmentzen diren plater paregabeen bidez.
Jatetxe tradizional batetik haratago, sushi-barraren inguruan jankideen eta sushimanaren arteko harremana eta konplizitatea sortzea bilatzen dute, errezetak begi bistan eginez eta balio-kate garrantzitsu baten amaieran magia sortuz.
Marka diseinua:
Branding-a birdiseinatzeko orduan, kontzeptu gisa Kai hitza hartu genuen, “Portua” euskaraz, “Ozeanoa” japonieraz; bi kultura elkartzen dituzten hiru hizki. Horretarako, logotipoaren tipografia eraldatu dugu, itsasoaren mugimendua nabarmenduz eta nortasuna eta esanahia emanez.
Sinpletasunaren konplexutasunetik garatutako proposamen gastronomiko hauek balioan jartzeko diseinu garbiek osatzen dute marka unibertsoa.
Zure markak ere zure negozioaren izaera transmititu eta bezero egokiak erakartzea gustatuko litzaizuke?
Has gaitezen lanean