X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Urteaga-Urkulegi

2021-09-05 by aizuaiz

Elikagai ekologikoen marka
eta bilgarri jasangarria

 

 

Madari-ondoa
Muxurka

 

Urteaga eta Urkulegi Gipuzkoa erdigunean kokatutako bi etxalde dira, Itsaso herrian hain zuzen ere.

Bertan garaian garaiko barazkiak, frutak, zukuak eta marmeladak ekoizten dituzte besteak beste, guztiak ziurtagiri ekologikoarekin.

 

Marka diseinua:

Markaren bidez landareen forma eta mugimenduak ekarri nahi nituen burura, logotipo eta produktuen artean erlazio estua baina sotila sortuz.

Horretarako, Yeseva One izeneko serifadun tipografia hartu dut oinarri moduan eta aldaketa esanguratsuen bidez hostoak, fruituak eta adarren elkarguneak sortu ditut hizkien barnean.

Lerroen arteko lodiera kontrasteari eta formen leuntasunari esker, emaitza sendoa eta fina da aldi berean, pertsonalitatez eta detaileez betea.

 

Urteaga-Urkulegi tipografia vs logotipoa

 

Urteaga-Urkulegi logotipoaren xehetasunak

 

Urteaga-Urkulegi txartelak

 

Bilgarri berrerabilgarriak:

Urteaga eta Urkulegin sortzen dituzten produktu batzuk (marmelada eta zukuek, esaterako) bilgarri baten beharra dute. Kasu honetan ontziak itzultzeko sistema zuten habian dagoeneko, aukera paregabea zaborra sortu ordez bilgarriak behin eta berriz erabiltzeko.

Birdiseinu honekin etiketa itsasgarri baten ordez paperezko baten alde egin dugu, kautxu naturalezko goma baten bidez helduz. Horrela, material bakoitza modu erraz eta garbian banatu daiteke, kristalezko ontzia berrerabiltzeko prest izatea erraztuz.

Aldi berean, alderik aldeko etiketak goitik zein alboetatik begiratuta informazioa eskuragarri izatea ahalbidetzen du.

 

Urteaga-Urkulegi marmelada ekologikoak
Urteaga-Urkulegi marmelada ekologikoen ontzi berrerabilgarriak

 

Paper motari dagokionez, dagoeneko kolorea duten orriak aukeratu ditut, inprimaketa etxean bertan eta tinta bakarrean egiteko aukera emanez eta aldi berean ukitu epela, goxoa eta gertukoa helaraziz.

Etxean bertan prestatzeak beharrezko kantitatea bakarrik inprimatzea ahalbidetzen du, uzta eta ekoizpenaren araberakoa bakarrik sortuz. Aldi berean, etiketaren tamaina orriaren dimentsioetara egokitu dut, mozterakoan soberakinik geratu ez dadin.

 

Urteaga-Urkulegi marmelada ekologikoen ontzi jasangarriak
Urteaga-Urkulegi marmelada ekologikoen ontzi jasangarriak

Urteaga-Urkulegi marmelada ekologikoen ontzi jasangarriak
Urteaga-Urkulegi marmelada ekologikoen ontzi jasangarriak

 

Sistema bera zukuen ontzietara ere zabaltzen da, kasu honetan produktu gama bereizteko kolore horia erabiliz. Etiketen tamaina, egitura eta konposizioa egokitu dut, funtzio berak mantenduz.

 

Urteaga-Urkulegi marmelada ekologikoen ontzi jasangarriak
Urteaga-Urkulegi zuku ekologikoen ontzi jasangarriak

 

Zure marka eta bilgarriek ere ingurunea kaltetu gabe bezero egokiak erakartzea gustatuko litzaizuke?

 

Has gaitezen lanean

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2023 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS