• Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Miszelania Concept Store

2021-07-28 by aizuaiz

Moda eta diseinu
jasangarria

Miszelania produktu eder eta arduratsuez betetako denda da. Txoko honen jabea den Ainitzek produktu bakoitza mimoz aukeratzen du, xehetasun guztiak zainduz.

Bertara gerturatzen diren bezeroek, arropa eta etxerako produktuak erostetik haratago, gauza bereziak aurkitu eta hauen atzean dauden pertsona, istorio eta balioa ezagutzeari ematen die garrantzia.

 

 

Proiektuaren erronka, bezeroek dendan izaten duten esperientzia hurbil, hezitzaile eta inspiratzailearen sentsazioa helarazten duen ikus nortasuna eta online espazioa sortzea izan da.

Prozesua hasi genuenean, ongi funtzionatzen zuen eta Miszelaniaren balioak transmititzen zituen logotipo bat zuen, Ainitzeren idazkeratik eratorria.

Beraz, abiapuntu bezala mantendu eta ikus-nortasuna osatzea erabaki genuen. Horretarako, hainbat testuingurutara egokitzen diren logotipoaren bertsioak eraikiz hasi nintzen.

Bestalde, kolore paleta atsegin, goxo eta anitza sortu dut, Ainitzek bezero bakoitzari eskaintzen dion gertuko hartu-emanaren adierazle. Aldi berean, serifadun tipografia fin eta dotorea aukeratu dut familia osatu eta produktuen kalitate handiari eta xehetasunen zaintzari erreferentzia egiteko.

 

Erosketa esperientzia atsegina eta intuitiboa izan dadin, informazioaren antolaketa eta nabigazio erraza izatea zaindu ditugu,

Webgunearen bidez, moda eta etxerako artikuluak eskaintzetik harago, Concept Store honek irizpide etiko eta estetikoak uztartzen dituela erakutsi nahi izan dugu.

 

Argazkiak: Meet me in the north

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2022 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS