X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Isla pitxiak

2021-09-10 by aizuaiz

Portzelanazko belarritakoen marka
eta bilgarri jasangarrien diseinua

 

Isla Pitxiak, portzelanazko belarritakoak
Isla Pitxiak portzelanazko belarritakoak

Isla Pitxiak portzelana eta diseinua uztartuz sortutako belarritako minimalistak dira. Eskuz banan-banan egiten dira Itsasoko zeramika estudioan. Horregatik, pieza bakoitza berezia eta errepikaezina da, gutako bakoitza bezalaxe.

Proiektuaren atzean hiru emakume sortzaile gaude: Jone, Maite eta Aizpea (bai, ni neu). Maite eta Jone zeramikariak dira eta 30 urte baino gehiago daramatzate buztina lantzen. 2020ean lankidetzan sortu genuen proiektua, prozesu artisauen bidez pieza gaurkotuak sortzeko asmoz.

Isla Pitxiak portzelanazko belarritakoak
Isla proiektuaren sortzaileak: Jone, Aizpea eta Maite.

 

Marka diseinua:

Proiektuari izena jartzean bi irizpide betetzea nahi genituen: gure proiektuaren ezaugarri eta balioekin bat egitea eta euskaraz zein gaztelaniaz ahoskatzeko eta gogoratzeko erraza izatea.

Kontzeptu desberdinekin jolasean ibili eta hainbat astez proposamenak landu ondoren Isla izan zen asebete gintuena.

Alde batetik, “islada”ren ideia zuelako barnean. Gure piezek argia islatu, aurpegia argitu eta norberaren onena munduratzen laguntzea nahi genuen.

Eta, bestalde, “uhartea”. Azken finean, proiektu hau gure sormena eta elkarlana lantzeko txoko edo oasi bat ere bada. Itsaso izeneko herrian kokatutako irla.

Markaren diseinua sortzerakoan ere isladaren ideia hartu nuen oinarri. Horretarako, S eta A hizkiak eraldatu nituen, bien arteko antzekotasunean sakonduz, bata bestearen ispilu bailiran.

Isla logotipoaren sorrera

Isla logotipoaren sorrera

Logotipoaren emaitza, belarritakoen antzera, atenporala, elegantea eta sotila da. Kolore paletak sentsazio goxoa transmititzen du, argi-distirak irudikatuz, sinboloak egiten duen moduan. Logotipo aldaerekin osatu dut marka, euskarri eta egoera desberdinetara egokitzen diren bertsioak sortuz.

Isla Portzelana & Diseinua logotipoa

Paleta de colores cálida

Isla marka aldaerak

Behin marka definituta, euskarrien desberdinetan nola aplikatu landu dut. Bitxi bakoitza identifikagarri izatea nahi dugunez, seilu txiki bat sortu dugu portzelana heze dagoenean logotipoa bertan markatzeko.

Isla portzelanazko belarritakoak egiten
Isla portzelanazko belarritakoak labean

 

Bilgarri jasangarriak:

Portzelanazko piezak babestu eta gordetzeko kaxak FSC zigilua duten paper ekologikoz daude eginak: orearen %45 modu jasangarrian kudeatutako basoetatik dator, %40 kontsumo osteko hondakin birziklatuetatik eta %15 arto-uztaren hondakin organikoetatik. Emaitza, itxura organikoa duen paper konpostagarria da. Gainera, bitxiak gordetzeko ere erabil daiteke, eta, hala, kaxaren bizitza erabilgarria luzatu.

Isla portzelanazko belarritako markaren bilgarri ekologikoa
Isla Pitxiak portzelanazko belarritakoak

Logotipoa paperean ezartzeko seilu lehor bat erabili dugu. Modu honetan, tinta erabili beharrean, erliebe bat sortzen da gainazalean.

Ukitu fina eta sofistikatua emateaz gain, paperari bestelako substantziak gehitzea ekidin dugu honi esker. Gainera, ukimen eta ikusmenarekin jolas interesgarria sortzen du.

Portzelanazko piezetan zein kaxetan logotipoa kokatzeko erabilitako tekniken arteko lotura berariazkoa da, bi kasuetan erliebea materialean bertan sortuz, bestelako gehigarririk gabe. Ehundura, zuritasuna eta argiaren jolasa dira nagusi.

Isla portzelanazko belarritako markaren bilgarri ekologikoa

Kaxa barrualdeko elementuei dagokienez, irekitze esperientzia goxoa eta lasaia eskaintzeko daude diseinatuta. Pausuz pausu, geruza bakoitzean mezu eta detaile inspiratzaileak kokatu ditut, ikuslea erritmo geldoan xehetasun guztiez gozatzera gonbidatuz.

Kasu honetan FSC papera (plantxaren aprobetxamendu maximoarekin) eta beste proiektu batetik berreskuratutako kotoizko oihal naturala (tindatu gabea) dira aukeratutako materialak.

Isla portzelanazko belarritako markaren bilgarri barrualdea
Isla portzelanazko belarritako markaren bilgarri barrualdea

 

Bidalketetarako gutun-azal ekologikoak:

Bidalketak egiten hastean, kaxatxoa babesteko bilgarri baten beharra sortu zen eta aukeraketa kontu handiz burutu nuen.

Izan ere, plastiko burbuilez betetako gutun-azalak izaten dira ohikoenak, baina garbi nuen alternatiba jasangarriago bat nahi nuela. Hori dela eta, paper ondulatu birziklatuaz betetako gutun-azala aukeratu nuen; izan ere…

  1. Guztia papera denez modu erraz eta seguruan birziklatu daiteke.
  2. Tamaina ondo egokitzen da bi neurrietako kaxetara, beraz ez du material soberakinik.
  3. Barruan daraman paper ondulatua erabat birziklatua da.
  4. Kaxatxoa eta barruko piezak bidaian jasan ditzaketen kolpeengandik ondo babesten ditu.
  5. Kaxetan erabiltzen dugun seilu lehorra berrerabiliz logotipoaren erliebea egiteko aukera dugu.
  6. Estetika garbi eta zaindua mantentzen du, marka balioekin bat eginez.
Isla portzelanazko belarritako markaren bilgarri ekologikoa
Isla portzelanazko belarritako markaren kaxa eta gutunazal ekologikoa

Honakoa, beraz, bidalketak modu seguruan eta ingurumena kaltetu gabe egiteko aurkitu dugun irtenbide egokiena da. Gainera, irekitzen esperientzia atsegin, eroso eta gogoangarria eskaintzen du.

 

Zure marka eta bilgarriek ere ingurunea kaltetu gabe bezero egokiak erakartzea gustatuko litzaizuke?

 

Has gaitezen lanean

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2023 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS