X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Ikastaro trinkoa: Marka eta bilgarri jasangarriagoak (2. edizioa)

2022-09-02 by aizuaiz

Ilusioz jaso nuen Guatemalako Unibertsitatean (UVG) “Marka eta bilgarri jasangarriagoak” ikastaro trinkoa bigarren urtez jarraian emateko gonbita.

Joan den abuztuan lehen aldiz eseri nintzen Produktuen Diseinua eta Berrikuntza karrerako ikasleen aurrean, nire ibilbideaz, landu ditudan proiektuez eta diseinu bakoitzak planeta eta bertako biztanleak gehiago errespetatzeko jarraitzen dudan metodologiaz hitz egiteko.

Bigarren edizio honetan, ikaskuntza eta adibide berriak gehitu ditut, markaren eta bilgarrien diseinu-prozesua azaltzeko proiektu erreal bat azalduz, bizi-zikloko fase bakoitzean ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eragina kontuan hartuta.

Masterclass sobre diseño gráfico sostenible

Pozik eta eskertuta nago formazio hau emateko berriz ere nigan jarri duten konfiantzagatik.

Era berean, iraunkortasuna unibertsitate-irakaskuntzetan eskaintzeko erabakia apustu bikaina iruditzen zait, etorkizuneko diseinatzaileek hainbat esperientzia eta metodologia ezagutu ditzaten, hemendik aurrera irizpide etikoak euren proiektuen oinarrian aplikatzen hasteko.

Ikastaroko ikasleen zenbait iritzi:

Valeria:

«Gehien gustatu zitzaidana diseinua sakrifikatu gabe benetako bilgarria jasangarria nola sor daitekeen ikustea izan zen. Azaldu zuen eduki guztia interesgarria iruditu zitzaidan, eta zerbait berria ikasteaz gustura sentitu nintzen.»

Pamela:

«Oso interesgarria iruditu zitzaidan bilgarri iraunkorrei buruz zuen ikuspegia; izan ere, askotan uste da jasangarria ekonomikoki ez dela bideragarria, baina oreka egokia lortzeko lan egiten duen moduak harritu ninduen. Baita jasangarritasunaz ezagutzen genuenaz haratago nola joan zen ere. Dena argi azaldu zuen, asko ikasi nuen, eta aho-zapore onarekin geratu nintzen; atseginez jabetu nintzen posible dela modu iraunkorrean lan egitea.»

Mariajosé:

«Sekulako sentsazioarekin geratu nintzen. Asko gustatu zitzaizkidan hitz egindako gaiak eta egitura grafikotik hasi eta kutsakorrak ez diren bilgarrietan aplikatzerainoko azalpenen konbinaketa.»

Roberto:

«Interesgarria iruditu zitzaidan prozesu osoa erakutsi zuen modua, diseinatzeko unean kontuan hartzen dituen erabaki guztiak azalduz. Nik inoiz kontuan hartu gabeko zenbait faktore jarri zituen mahai gainean. Saioa amaitzean, ingurumena errespetatu eta ontzi jasangarriagoak sortzeko aldaketak egin daitezkeela sentitu nuen, produktuaren kalitatea galdu gabe.»

Zuri ere diseinu grafiko jasangarriari buruz ikastea gustatuko litzaizuke?

Nire newsletterraren bidez, diseinu grafikoko erabaki bakoitzari iraunkortasunaren printzipioak aplikatzeko inspirazioa eta gomendio praktikoak bidaltzen ditut. Emango ditudan hurrengo ikastaro eta tailerren berri ere ematen dut bertan.

Informazio guztia zure helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena. Gustura partekatuko ditut nire ikaskuntzak zurekin.

Filed Under: Kategoria gabea

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2025 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS