X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Bilgarri ekologikoen inguruko ikasturte amaierako proiektuetako epaimahaikide

2021-11-17 by aizuaiz Leave a Comment

Azaroaren 15ean Guatemalako Del Valle Unibertsitateko (UVG) Branding eta Packaging Ikastaroaren azken proiektuak ebaluatzeko epaimahaian parte hartu nuen.

Proiektuen helburua: produktuak modu seguru, arduratsu eta erakargarrian garraiatzea

Produktuen Diseinuaren eta Berrikuntzaren karrerako ikasleen erronka Organicum online dendaren packaging-a birdiseinatzea zen, euren zero waste produktuak modu seguru eta arduratsuan bidaltzeko. Horretarako, ikasleek inpaktu txikiko materialak aukeratu behar zituzten, eta erraz lortu, sortu eta paketatzeko bilgarri bat asmatu.

Gainera, irekitze esperientzia erakargarria eskaini behar zuten, eta, behin bilgarriaren erabilera bukatuta, berrerabili edo konposta egiteko aukera eman.

Bilgarri jasangarrien proposamenen ebaluazioa

Ikasle talde bakoitzak 20 minutu izan zituen Organicum-en bilgarrietarako diseinu berria aurkezteko, egindako prozesua eta azken proposamena azalduz.

Irakasleek, Danielak (Organicum-en sortzailea) eta epaimahai gonbidatuak (Mari Carmen Estevan, Verónica Cámara eta nik neuk) talde bakoitzari gure ekarpenak egiten genizkion.

Jurado en la presentació final de proyectos de packaging sostenible

Prozesua amaitzeko, proposamen bakoitza ebaluatu eta ikasleak euren lan onagatik zoriondu genituen, ateratako ondorioak eta lortutako emaitzak bat baitzeuden ezarritako helburuekin.

Plazer bat izan zen nire esperientziaren bidez ikasleek diseinu grafiko iraunkorragorantz pausoak ematen jarrai zezaten laguntzea. Eskerrik asko Guatemalako Del Valle Unibertsitateko irakasle taldeari gonbita luzatzeagatik.

Zuri ere diseinu grafiko jasangarriari buruz ikastea gustatuko litzaizuke?

Nire newsletterraren bidez, diseinu grafikoko erabaki bakoitzari iraunkortasunaren printzipioak aplikatzeko inspirazioa eta gomendio praktikoak bidaltzen ditut. Emango ditudan hurrengo ikastaro eta tailerren berri ere ematen dut bertan.

Informazio guztia zure helbide elektronikoan jaso nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena. Gustura partekatuko ditut nire ikaskuntzak zurekin.

Filed Under: Kategoria gabea

Reader Interactions

Aizpea Lasa Muxikak idatzia — Iraunkortasunean espezializatutako diseinatzaile grafikoa.
Nire eduki guztiak emailez jaso nahi? →


Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2023 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS