• Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
  • Niri buruz
  • Bloga
  • Kontaktua
  • Komunitatea

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

MARKA ETA WEBGUNE JASANGARRIAK

Zure negozioa eta inguratzen gaituen mundua
biziberritzeko diseinuak.

Kontsumitzaileok, mundua ulertzeko dugun ikuspegiarekin lerrokatutako markak bilatzen ditugu gero eta gehiago.

Ekoizpen arduratsua, justizia soziala edota ekonomia zirkularrarekin konprometitutako enpresek jakin-mina pizten digute.

Baina hauen garrantziaz jabetzen garen arren, soilik 10etik 3 kasutan erosten dira. Egoera horren aurrean, diseinuak badu zeresana.

Izan ere, askotan, negozio jasangarrien kalitate eta balio erantsia ez da markaren bidez modu erakargarrian islatzen.

Oharkabean pasatzen dira eta bezeroek beste produktu edo zerbitzu batzuk aukeratzen dituzte azkenean.

ZUK ERE NEGOZIO ERALDATZAILE BAT DUZU BAINA IKUSEZIN SENTITZEN ZARA?

Diseinu grafiko etikoaren bidez zurea bezalako proiektuei laguntzen diet, eskaintzen dutena entzun, baloratu eta erosiko duten bezeroen arreta erakartzen.

AIZPEA — DISEINATZAILEA

Horretarako, bi ezinbesteko bateratu ditut:

01/ DISEINU ESANGURATSUA

Proiektu bakoitzaren atzean istorio bat dago, egiteko modu bat, zergati bat, ilusio bat; eta markak izaera hori azaleratu behar duela sinesten dut.

Emozio horiek kolore eta formetan bilakatu eta ikuspegi beretsuko pertsonekin konexio sakonak sortzeko ahalmena dute, hitzetatik haratago doan modu batean.

02/ DISEINU ARDURATSUA

Badakizu webgune eta pieza grafikoen inpaktuaren %70 diseinu fasean erabakitzen dela? A ze erantzukizuna.

Horregatik, proiektuak modu jasangarriagoan garatzeko erabakia hartu nuen, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren ikuspegitik; guztiontzat mundu inklusibo, justu eta berdeago bat sortzeko ahaleginean.

Ikusi nola lagun zaitzakedan zure
markaren irudia hobetzen.

EZAGUTU ZERBITZUAK
© Aizpea Lasa Muxika · Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika  ·
MARKA ESANGURATSUA ERAIKITZEKO INSPIRAZIOA JASO NAHI DUZU? EMAN IZENA KOMUNITATEAN

Copyright © 2021 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS