X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Haurren eskubideen aldarrikapena Murumendi Eskolako horma-irudian

2022-06-30 by aizuaiz Leave a Comment

2021-2022 ikasturtean, Murumendi eskola publikoan (Beasain, Gipuzkoa) kolaboratzaile gisa parte hartzeko aukera izan dut, ikasleekin batera haurren eskubideak aldarrikatzen dituen horma-irudia sortzeko.

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko 100 ikasle inguru izan dira prozesu aberasgarri honen protagonista, ezagutza, esperimentazioa eta lankidetza uztartuz.

Proiektu hau Goierriko sortzaileen, erakunde publikoen eta herritarren artean loturak sortzen dituen Arteria ekimenari esker garatu da.

Pared Murumendi antes de empezar
Murumendiko kanpoko horma, lanean hasi aurretik

Geure eskubideak ezagutzearen garrantzia

Haurren Eskubiden Aldarrikapena, Nazio Batuen nazioarteko ituna da, 1989an onartua. Dokumentu horrek 54 artikulutan biltzen ditu ume eta gazteen garapen fisiko, mental eta sozial osorako eskubideak, eta babes berezia behar dutela azpimarratzen du.

Eskubide horiek betetzen direla bermatzeko, ezinbestekoa da hauek ezagutzea, ulertzea eta integratzea. Izan ere… nola aldarrikatu ditzakegu, urratzen ari direla ez badakigu?

Horregatik, sorkuntza-prozesua hasi aurretik, ikasleek gaiari buruzko ikerketa bat egin eta haurren eskubideei buruzko oinarrizko 10 printzipioak atera zituzten:

  1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
  2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
  3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
  4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
  5. Aniztasun funtzional edo mentala duten pertsonek hezkuntza eta arreta berezia jasotzeko eskubidea.
  6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
  7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
  8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
  9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
  10. Parte hartzeko eskubidea.

Sorkuntza-prozesu parte-hartzailea

Sorkuntza-prozesuari ekiteko, munduko hainbat lekutako haurren testigantzak entzun, giza eskubideekin zerikusia duten tokiko artisten lanak behatu eta eztabaidatu, egoera zaurgarrian dauden taldeetan arreta jarri eta norberaren zein hurbileko bizipenak elkarbanatu genituen, parte-hartzaile bakoitzari ahotsa emanez.

Modu honetan, mundu mailan eta inguruan berme guztiekin zein eskubide betetzen diren eta zein ez hausnartu zuten ikasleek.

Trabajo en clase sobre Derechos Humanos - Murumendi

Jarraitzeko, haur bakoitzari euren eskubideak bermatzeko ideiak proposatzeko lekua eman genion eta horma-irudia sortzeko lehen zirriborroak marrazten hasi ziren.

Era berean, kolore, material eta formatu desberdinekin esperimentatu zuten, elementu bakoitzak transmititzen dituen sentsazioak hautemanez, euren ideiak adierazteko egokienak aukeratzeko.

Alumnado de Murumendi trabajando los Derechos de la Infancia
Alumnado de Murumendi trabajando los Derechos de la Infancia

Lau astez bakarka eta taldean lan egin ondoren, jasotako guztiaren sintesia egin eta proposamen bateratura iritsi ginen.

Horrela, kalera atera eta brotxak hartzeko une magikoa iritsi zen. Ikasleek lan bikaina egin zuten ilusioz, mimoz eta zehaztasunez.

Alumnas y alumnos de Murumendi pintando el mural para reivindicar los derechos de la infancia
Alumnas y alumnos de Murumendi pintando el mural para reivindicar los derechos de la infancia

Gainera, azken ukitua emateko eskolako gurasoen, irakasleen eta langileen laguntza izan genuen.

Padres y madres ayudando a pintar el mural

Emaitza: Eskubideen Zuhaitza

Haurren eskubideak aldarrikatzeko horma-irudi hau Murumendi Eskola Publikoaren kanpoko horman dago kokatua, kalera begira. 40 metro luze da, 4 metro garai erdialdean eta metro bana alboetan.

Mural reivindicativo de los Derechos de la Infancia (Beasain, Gipuzkoa)

Ikasleek proposatutako ideia eta irudien sintesia biltzen du, kontzeptu baten bidez: pertsona guztion ardura da Eskubideen Zuhaitza zaindu, babestu eta ureztatzea, loratu dadin. Erantzukizun pertsonal eta kolektibora jo nahi izan dugu, lankidetza eta inklusioa irudikatuz.

Irudia osatzeko, Alaia Martin bertsolariaren laguntzarekin ikasleek sortutako haurren eskubideei buruzko bertsoa ere gehitu genuen.

Mural reivindicativo de los Derechos de la Infancia (Beasain, Gipuzkoa)
Mural reivindicativo de los Derechos de la Infancia (Beasain, Gipuzkoa)
Mural reivindicativo de los Derechos de la Infancia (Beasain, Gipuzkoa)

Horma zakar bat kolorez, bizitzaz eta adierazpenez betetako horma-irudi bihurtuta, Mariarats kalea zeharkatzea esperientzia guztiz desberdina da orain.

Inguruko bizilagunak hurbildu ziren prozesua eta emaitza ikusteko, baita aldaketa eskertzeko ere. Begirada gogotsuak, irribarre konplizeak eta auzokoen poztasunak balio erantsia eman die proiektuari, dudarik gabe.

Mural reivindicativo de los Derechos de la Infancia (Beasain, Gipuzkoa)

Ikasleen bizipenak:

Ikasturtea amaitzean, horma-irudiaren aurkezpen ofiziala gauzatu genuen, eta ikasleek euren bizipenak eta ikaskuntzak partekatu zituzten guztiokin:

  • Goretti: Ondo sentitu naiz muralaren lana egiten, poz handia eman dit. Umeen eskubideen inguruan asko ikasi dut eta talde lana izan da gainera.
  • Bianca: Esperientzia oso polita izan da. Gure sentimenduak koloreekin identifikatu behar izan genituen hasieran eta bukatzeko ere, bakoitzak nahi izan genuen kolorearekin margotu genuen muralaren zati bat.
  • Alaine: Hasieran ez nekien zer eta nola egin behar nuen baina Aizpeak lagundu zidan eta gero inspiratu nintzen.
  • Xoel: Imaginazioa landu genuen, talde lanean aritu ginen eta gauza berriez konturatzen lagundu zigun. Batzuetan egiten ditugun gauzekin ez gara konturatzen eta denok berdinak garela ikasi dugu. 
  • Nagore: Oso ondo pasa nuen. Pazientzia handia izan du guztiekin Aizpeak, oso ondo esplikatzen zuen eta gainera beti animatzen gintuen.
  • Noa: Oso esperientzia polita izan da batera lanean aritzea eta elkarrekin pentsatzea. Bero handia egin zuen baina hala ere dibertigarria izan zen.
  • Ionatan: Aizpeak beti esaten zigun “oso ondo ari zarete, gogotsu” “primeran gelditzen ari da”. Dibertigarria izan da, gustatuko litzaidake errepikatzea.
  • Jannat: Zerbait berria izan da guretzat, oso mural polita egin dugu, kolore biziekin eta kreatiboa izan da. Oso pozik gaude egindakoarekin.
Presentación del mural sobre Derechos de la Infancia en Murumendi
Presentación del mural sobre Derechos de la Infancia en Murumendi

Mila esker ikasleei eta Murumendi eskolako komunitate osoari, proiektu honetan jarri duten ilusio eta konpromisoagatik.

Pentsa:

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Beasaingo Udalaren post hau edo Goierriko Hitza egunkariaren artikulua irakur ditzakezu.

Filed Under: Kategoria gabea

Reader Interactions

Aizpea Lasa Muxikak idatzia — Iraunkortasunean espezializatutako diseinatzaile grafikoa.
Nire eduki guztiak emailez jaso nahi? →


Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2023 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS