X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Bertako basoak berreskuratzeko zuhaitz landaketa (3. fasea)

2023-03-05 by aizuaiz

Duela bi urte hasi zen Itsasoko (nire jaioterria) ondare naturala kontserbatzeko proiektua. Argitalpen hauetan proiektuaren lehen eta bigarren faseak ikus ditzakezu.

Urtero bezala, San Lorentzo aldeko baso autoktonoa berreskuratu eta zaintzeko urrats berriak eman dira. Kasu honetan, 100 zuhaitz inguru landatu ditugu (haritzak, urkiak, gereziondoak, astigarrak, etab.). ermita inguruan.

Zuhaitz landaketa eremua

Zoragarria da Itsasoko herrilurrak bertako zuhaitzez nola janzten diren ikustea.

Zuhaitz landaketa Itsason
Aizpea zuhaitz landaketan

Lana bukatutakoan, ibilaldi bat egin dugu Alegiaraino, eta Arazi enpresako Leire Zinkunegi biologoak kontatu digu ibaiaren inguruko biodibertsitatea handitzeko esku-hartzea nola egin den, intsektuentzako bizilekuak sortuz.

Izugarri gustatu zait proiektuaren hirugarren fase honetan parte hartzea eta gure fauna eta florari buruz pixka bat gehiago ikastea.

Bideo txiki bat utzi dut, eguneko laburpenarekin, Instagramen post honetan.

Filed Under: Kategoria gabea

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2023 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS