X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Bertako basoak berreskuratzeko zuhaitz landaketa (2. fasea)

2022-03-20 by aizuaiz Leave a Comment

Duela urtebete eman zitzaion hasiera Itsasoko ondare naturala berreskuratu eta zaintzeko proiektuari.

Udalak gure ingurunea kontserbatzeko hiru ekintza jarri zituen abian: Alegiako Santa Luzia ibaiaren ertzean dagoen haltzadia leheneratzea, Kizkitzako pagadia mantentzeko lanak burutzea eta San Lorentzo aldeko baso autoktonoak berreskuratzeko landaketak egitea.

Zuhaitz autoktonoen landaketen bigarren fasea

San Lorenzoko basoa berreskuratzeari buruzko argitalpenean aipatu bezala, lehenengo fasean 2.700 zuhaitz landatu ziren Aranzadiren lanari esker, eta herriko boluntarioek egun batez erronka honetan laguntzeko aukera izan genuen.

Urte batez basoaren bilakaera ikusi ondoren, gaur espezie autoktonoetako 60 zuhaitz landatuz eman diogu jarraipena proiektuari: haritzak, gereziondoak, elorriak, gaztainondoak, astigarrak…

Zona de la plantación (Itsaso, San Lorenzo)
De camino de Itsaso a San Lorenzo

Lanean hasi aurretik, Aranzadi Zientzia Elkarteko biologoa den Mikel Etxeberriak kontatu digu Gipuzkoako pertsona batek urtean sortzen dituen batez besteko emisioak konpentsatzeko zuhaitz batek 100 urtez hazi eta oxigenoa sortu behar duela. Ene bada!

Explicaciones de Mikel Etxeberria, biólogo de Aranzadi
Explicaciones de Mikel Etxeberria, biólogo de Aranzadi

Datu horrek oraindik indar handiagoa eman dizkigu ekintzara pasatzeko.

Árboles para la plantación
Azadas listas para empezar a plantar
Personas buscando el lugar adecuado para plantar
Personas buscando el lugar adecuado para plantar
Colocando un árbol en su hoyo
Aizpea haciendo un hoyo con la azada
Colocando un árbol en su hoyo
Colocando un árbol en su hoyo

Zoragarria da Itsasoko herrilurrak bertako zuhaitzez nola janzten ari garen ikustea. Nahi baduzu, gaurko landaketaren bideo labur bat ikus dezakezu hemen.

Horrelako egunek ekintza txiki bakoitzak mundu atsegin, berde eta biziagoa sortzeko balio handia dutela gogorarazten didate.

Filed Under: Kategoria gabea

Reader Interactions

Aizpea Lasa Muxikak idatzia — Iraunkortasunean espezializatutako diseinatzaile grafikoa.
Nire eduki guztiak emailez jaso nahi? →


Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2023 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS