X

Nueva guía gratuita 'Colores con impacto positivo' para crear una paleta atractiva, inclusiva y ecológica

Descárgala aquí →
  • Skip to main content
  • Skip to footer
  • Hasiera
  • Niri buruz
  • Zerbitzuak
  • Proiektuak
  • Kontaktua
  • Bloga
  • Español

Aizu Aiz

Aizu Aiz

Diseinu grafiko jasangarria

Menu

Iraunkortasunerantz urratsak ematen hasteko 6 liburu (diseinuan zein egunerokotasunean)

2021-12-15 by aizuaiz Leave a Comment

Liburu bat oparitzea zoragarria iruditu izan zait beti. Eta, gainera, gure ingurunea gehiago errespetatzeko ohiturak hartzera animatzen bagaitu… ezin hobe, ezta?

Bizi-ohitura jasangarriagoak hartzen hasi bazara, diseinatzaile izanda prozesu etikoagoa ezarri nahi baduzu, enpresa txiki bat baduzu eta zure produktuaren bilgarria zure balioekin lerrokatu nahi baduzu, umeak badituzu eta txikitatik lurra eta bizitza maitatzea nahi baduzu… liburu bat dago zuretzat.

Diseinu grafiko kontzienteago baterako hiru proposamen:

Cradle to cradle

Michael Braungart eta William McDonough

Diseinu iraunkorraren oinarriak finkatu nahi badituzu, liburu hau ezinbesteko bat da. Bi protagonisten ibilbidetik, planetari eta bertan bizi direnei eragin positiboa emango dien diseinu-prozesua eraikitzeko oinarriak ematen ditu.

Nik esaldiez, oharrez eta markatzailez beteta dut liburua. Hemendik hastea erabakitzen baduzu, arkatz bat eskura izatea gomendatzen dizut ; )

Green packaging solutions

Miquel Albellán

Bilgarri ekologikoak dituzten proiektuen bilduma bat da. Zure hurrengo packaging-ak ingurumena errespetatzeko inspirazioa nahi baduzu, 79 adibide aurkituko dituzu hemen.

Nahiz eta ideia-iturri ona izan, zenbait proiekturen deskribapenean materialen eraginari eta haiek hautatzearen zergatiari buruz gehiago sakontzea ondo legoke.

Eco packaging now

Tony Ibbotson y Peng Chong

Inspirazio-liburuekin jarraituz, argitalpen honek ere eko-ontzien proiektuak biltzen ditu, hiru kategoriatan antolatuz: birziklagarriak, berrerabilgarriak eta biodegradagarriak.

Askotariko erreferentziak aurki daitezke, baina, kasu honetan ere, uste dut gehiago garatu ditzaketela azalpenak, jasangarritasunaren irizpideen arabera. Proiektu batzuk bi liburuetan errepikatzen dira.

Bizimodu kontzienteago baterako hiru proposamen:

Revista Pantera

Savvana Books

Adin guztietara zuzendutako naturari buruzko aldizkaria da. Pertsonak inspiratu nahi ditu planeta maitatu eta zain dezaten.

Artikuluak eta istorioak erraz irakurtzen dira eta datu interesgarriz beteta daude. Oraindik ere haaaainbeste dugu lurretik ikasteko… Gainera, irudi ederrak ditu. Familia osoaren kontzientzia pizteko egokia.

Cambia el mundo

María Negro

Bizitza kontzienteagoa egin nahi baduzu, baina nondik hasi ez badakizu, egileak 10 urrats proposatzen dizkizu iraunkortasunerantz abiatzeko. Erraz irakurtzeko moduko liburua da, eta eguneroko bizitzan aplika ditzakezun aholkuak eta ariketak ditu.

Hasiera ona da keinu txikiek duten eraginaz kontzientzia hartzeko eta ondoren beste irakurketa batzuekin sakontzeko.

Semillas

Cristina Camarena eta Vanesa Freixa

Monografiko hau crowfounding fasean bultzatuz eskuratu nuen. Kultura birsortzaileari eta bizitza jasangarriari buruzko testuek lasaitasunez eta kontzientziaz irakurtzeko gonbita egiten dute. Liburu sakona da, eta paradigma aldatzea proposatzen du, bizitza erdigunean jarriz.

Gainera, maketazioa oso zaindua du; argazki, ilustrazio eta testu-konposizio bakoitza istorio bakoitza modu ederrean indartzeko pentsatuta dago.

Gehiago ikusteko gogoz gelditu zara?

Liburuak gustatu bazaizkizu eta zure helbide elektronikoan proposamen gehiago jaso nahi badituzu, eman izena nire newsletterrean.

Filed Under: Kategoria gabea

Reader Interactions

Aizpea Lasa Muxikak idatzia — Iraunkortasunean espezializatutako diseinatzaile grafikoa.
Nire eduki guztiak emailez jaso nahi? →


Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

niri buruz

zerbitzuak

kontaktua

Aizu Aiz

bloga

newsletter

instagram

© Aizpea Lasa Muxika  ·  Lege oharra  ·  Pribatutasun politika  · Cookie politika

Copyright © 2023 · Aizu Aiz · Diseinu grafiko jasangarria · Theme by ZIGZAGPRESS